189. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Aldaketa, Udalaren ur-hargunearen eta 1. poligonoko 525. lurzatian instalatutako mahuken erabilera eta horiek erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen erregelamenduan. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2025eko uztailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako honetan: erregelamendua, arautzen dituena Udalaren ur-hargunearen eta 1. poligonoko 525. lurzatian instalatutako mahuken erabilera eta horiek erabiltzeko prezio publikoak.

Onetsitako arauak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Genevillan, 2025eko irailaren 4an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.

Iragarkiaren kodea: L2511655