2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
2025eko irailaren 3ko erabaki baten bidez, Eulateko Udalaren Osoko Bilkurak onetsi ditu 2026ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa.
Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren 2025eko ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa).
Kontuan harturik, tradizioz, Eulaten San Pedro eguna ospatu ohi dela, Eulateko Udalak, osoko bilkuran, erabaki du ekainaren 26a izatea 2026ko herriko jaieguna.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–2026rako lan-egutegia.
2026ko lan-egutegia onestea Eulateko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a.
–Urtarrilaren 6a.
–Martxoaren 19a.
–Martxoaren 20a.
–Apirilaren 2a.
–Apirilaren 3a.
–Apirilaren 6a.
–Maiatzaren 1a.
–Ekainaren 26a (herriko jaieguna).
–Abuztuaren 15a.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 2a.
–Abenduaren 3a.
–Abenduaren 7a.
–Abenduaren 8a.
–Abenduaren 25a.
Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta martxoaren 20a eta abenduaren 7a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Udal bulegoak 11:00etatik 14:00ak arte egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Eulateko Udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
Bosgarrena.–Lan-egutegi hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Eulateko Udalaren iragarki-taulan.
Eulaten, 2025eko irailaren 4an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.
Iragarkiaren kodea: L2511659