189. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal ordenantza, ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2025eko uztailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibilgailu elektrikoak kargatzeko Lizarrako Udalaren titulartasuneko zutoinen erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2511974