189. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei lagatzeko arauak ematen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2025eko irailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei lagatzeko arauak ematen dituen ordenantza fiskalean.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2511932