189. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

1. poligonoko 144. lurzatian Hiri Jarduketako Plan Berezia. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2025eko irailaren 4an emandako 931/2025 Ebazpenaren bidez, 1. poligonoko 144. lurzatian Hiri Jarduketako Plan Berezia onetsi zuen hasiera batean, Hermanas Misioneras Dominicas del Rosariok sustatua, zenbait zehaztapen betetzearen baldintzapean.

Hiri Jarduketarako Plan Berezia eta ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan hasierako onespenaren iragarkia argitaratzen denetik hilabeteko epean. Jendaurreko informazio aldian, edozein pertsonak Hiri-jarduketako Plan Berezia aztertu ahal izango du, eta dagozkion alegazioak aurkeztu. Horretarako, interesdunen esku geratzen da izapidetutako administrazio-espedientea, jendaurrean ikusgai egongo den aldian udal idazkaritzan aztertu ahal izateko.

Barañainen, 2025eko irailaren 5ean.–Jarduneko alkatea, Fátima Sesma Vallés.

Iragarkiaren kodea: L2511734