189. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Pitillasko eta Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko maiatzaren 27an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02069.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200102069

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko diren ondasunen funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

1. lotea.–Pitillasko 1.017 zenbakiko finkaren erdi zatiezina, Tafallako Jabetza Erregistroko 1767. liburukian, 66. liburuan, 199. folioan inskribatua. Erregistro kode bakarra: 31016000033399.

Hiri finka: Bi zenbakiko etxea, lau zenbakikoa izandakoa, Callejón del Norte kalean. Hiru solairu ditu, eta ehun eta hirurogei metro karratuko azalera du. Atzealdean bi eskorta ditu, estaligabeak, berrogeita hamasei metrokoa bakoitza; horietako batek sarrerako atea du proiektuan den kale batetik, eta besteak etxearen barrualdetik. Etxeari Callejón del Norte kaletik begiratuta –bertatik du sarrera etxeak–, mugakide hauek ditu: aurrean, kale hori; sartu eta eskuinera, Martina Anauten etxea; ezkerrean, proiektuan den kale bat, Callejón del Norte kalea eta Bajada de Occidente kalea lotzen dituena; eta atzealdean, Ramón Ibañezen eskorta. Gaur egun, eraikin hori eraitsita dago aurri-egoeran zegoelako, eta finka orube batek osatzen du.

Katastrokoa: Pitillasen. 17. lurzatia, 4. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea; 267,61 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001653651PG.

2. lotea.–Pitillasko 4.627 zenbakiko finkaren erdi zatiezina, Tafallako Jabetza Erregistroko 1653. liburukian, 58. liburuan, 95. folioan inskribatua. Erregistro kode bakarra: 31016000033504.

Landa-finka: Bigarren mailako ureztalurretako alorra, Santa Ana alderdian. Lurzatiak biltzeko plano orokorreko 1. poligonoko 205. finka da. Bi hektarea, berrogeita hamahiru area eta hogeita hamar zentiareako azalera du. Mugakideak: iparraldean, erretena; hegoaldean, Pitillasko Udala; ekialdean, Miguel Bengoechea Goizueta; eta mendebaldean, Beireko errepidea.

Katastrokoa: Pitillasen. 43. lurzatia, 5. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea, eta B-C azpilurzatiak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002303326ID.

3. lotea.–Pitillasko 4.628 zenbakiko finkaren erdi zatiezina, Tafallako Jabetza Erregistroko 1653. liburukian, 58. liburuan, 96. folioan inskribatua. Erregistro kode bakarra: 31016000033511.

Landa-finka: lehen mailako ureztalurretako alorra, Los Majuelos alderdian (gaur egun Nafarroako etorbidea 7). Lurzatiak biltzeko plano orokorreko 1. poligonoko 45. finka da. Hirurogeita zazpi area eta berrogei zentiareako azalera du. Honako hauek ditu mugakide, tituluaren arabera: iparraldean eta hegoaldean, erretena; ekialdean, Los Majuelos bidea; eta mendebaldean, Emilia Sagardoy Zabaleta, 14. finka.

Katastrokoa: Pitillasen. 4. lurzatia, 2. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea eta B azpilurzatia. Ondasun higiezinaren katastro-erreferentzia: 310000000002303317WU.

4. lotea.–27.672 zenbakiko finka, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroan inskribatua. IDUFIR: 31011000288213.

Hirikoa: beheko solairuko etxabea edo merkataritza-lokala, Iturrama kaleko hirurogei zenbakia duen etxekoa, Iruñean. Etxabe hori ezkerraldean dago, etxearen atzealdeko fatxadari begira, etxeko atariaren atzealdean dauden bietatik. Hogeita zazpi metro eta berrogeita lau dezimetro karratu ditu. Mugakideak: Basiano Pintorearen kaletik begiratuta; aurrealdean, kale hori; sartu eta eskuinaldean, bereizketaren ondorioz jatorria duen finkaren gainerakoa; ezkerraldean, Luis Lázaro Navascuésen etxabea; eta atzealdean, etxeko sarrerako ataria. Elementu komunetan duen kuota ehuneko bederatzi mila laurehun eta hamar milaren da, parte den etxean; eta atezainaren etxebizitzan, Iturrama kaleko hirurogeita lau zenbakiko etxeko solairuartean, zeina Fuente del Hierro kaleko 32 zenbakiko eta Iturrama kaleko 60, 62 eta 64 zenbakietako etxeena baita, ehuneko berrehun eta hirurogeita bi milaren.

Katastrokoa: Iruñean, 4. poligonoa, 263. lurzatia, 1. azpiarea, 3. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001932025MG.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko irailaren 9an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2511827