189. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

188/2025 EBAZPENA, irailaren 4koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iraungitzen baita, titularrak eskatuta, Iruñeko "Liceo Monjardín" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren baimena, jarduera bertan behera uzteagatik.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 165/2012 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen Iruñeko "Liceo Monjardín" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua ireki eta jardunean jartzeko (ikastetxearen kodea: 31013975; helbidea: Agoitz kalea 1), eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatu zen.

Ikusirik ikastetxearen titularra den "Aoiz Uno, Sociedad Cooperativa" entitateak eskabidea aurkeztu duela ikastetxe horren baimena azkentzeko eskatzeko, 2025eko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin, jarduerari uzteagatik.

Kontuan hartuz martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 30. artikuluaren 1. eta 5. apartatuetan ezarritakoa, foru dekretu horren bidez ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Erabakitzea, titularrak eskatuta, Iruñeko "Liceo Monjardín" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren baimena (ikastetxearen kodea: 31013975; helbidea: Agoitz kalea 1) azkentzea, 2025eko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin, jarduera bertan behera uzteagatik.

2. Baja ematea Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroko inskripzioari, eta igortzea Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen Estatuko Erregistroari.

3. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko irailaren 4an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2511901