189. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko irailaren 10ean hartua, baimena ematen duena "Gazteria eta migrazioak" izeneko eragiketa estatistikoa 2025eko Urteko Estatistika Programan sartzeko.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legeak, 28. artikuluan, jasotzen du ezen Nafarroako Gobernuak, egokitasuna edo presa dela eta, erabaki baten bidez baimena eman dezakeela Estatistika Planean edo Urteko Programan jasota ez dauden eragiketa estatistikoak egiteko, eta eragiketa horiek ofizialtzat joko direla.

Horretarako, Nastat-Nafarroako Estatistika Institutua atxikia duen departamentuko kontseilariak proposatuta hartuko du erabaki hori Gobernuak, Nastatek aldeko txostena egin ondoren, zeinak jasoko baitu Estatistika Planean eta Programan ezarritako helburu eta betebeharrekin bat datorrela, eta Estatistika Kontseiluko kideei jakinarazi ondoren.

Nastat-Nafarroako Estatistika Institutuak estatistika eragiketa hori sartzearen aldeko txostena egin du, egokitasun irizpidea betetzen delakoan; izan ere, Nafarroako Gazteria Institutuak azaldu du gazteriaren migrazioen inguruko zenbait alderdi ezagutzeko premia duela.

Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideei ere horren berri eman zaie, ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legeak zehazten duen bezala.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. "Gazteria eta migrazioak" izeneko eragiketa estatistikoa 2025eko Urteko Estatistika Programan sar dadila baimentzea. Eragiketa estatistiko horren zenbakia 2200529 da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Nastat-Nafarroako Estatistika Institutura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 10ean.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.

Iragarkiaren kodea: F2511936