1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
275E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena (bigarren banaketa). Deialdi hori Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (NextGeneration EB) finantzatzen du, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN: 831005.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 86E/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki entitateetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen (bigarren banaketa), eta parte hartzeko baldintzak eta proposamenen balorazioan kontuan hartu beharreko elementuak ezarri ziren. Deialdi hori Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak (NextGeneration UE) finantzatzen du, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpen hori 2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ekoan.
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 7an bukatu zen, eta 16 eskaera erregistratu dira guztira.
Instrukzio-organoak aurkeztu diren eskaerak egiaztatu eta ebaluatu ditu, eta 2 eskaera zuzentzeko errekerimenduak egin ditu.
Instrukzio-organoak, bere eskudantzien barnean, 16 eskaerak onartu ditu, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 86E/2025 Ebazpenaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen baitituzte. Hala, 2025eko abuztuaren 12an, ebazpen proposamena egin du.
Bat etorriz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
1. Onartutako eskaeren zerrenda onestea; I. eranskinean jasotzen dira, deialdiaren 11. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz emandako puntuazioaren araberako hurrenkeran.
2. Guztira 1.846.200,00 euroko dirulaguntza ematea II. eranskinean zerrendatutako toki entitateei. Bertan, eskatutako jarduketaren aurrekontu osoa (BEZik gabe), emandako dirulaguntza eta lortutako puntuazioa ageri dira. 1.846.200,00 euroko zenbateko hori honela egotziko da: 1.846.199,00 euro Nafarroako Gobernuaren 2025eko ekitaldiko Gastu Aurrekontuko 210001 21300 7609 456114 partidaren kargura ("SEM Uraren ziklo integrala digitalizatzea 2024"), eta euro bat, 2026ko gastuen aurrekontuko partida beraren edo horretarako gaitzen den partida baliokide baten kargura.
4. III. eranskinean ageri diren eskaeren zerrenda ordenatua onestea. Eskaera horiek, nahiz eta onuradun izateko eskatzen diren baldintza administratibo eta teknikoak bete, ez dira onartu deialdian ezarritako kredituaren gehieneko zenbatekoa gainditu delako.
5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.
6. Dirulaguntza deialdian parte hartu duten toki entitateei ebazpen hau eta haren eranskinak jakinaraztea, eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 28an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.–Toki Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Toledano Montoya (Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ordezko gisa ari da bitarte baterako, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 26ko 11/2024 Foru Aginduari jarraikiz).
I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ESKAERAK
ESPEDIENTEA | ENTITATEA | INBERTSIOA | A GUZTIRA | B GUZTIRA | C GUZTIRA | D GUZTIRA | GUZTIRA | OBREN ZENBATEKOA (BEZik GABE) |
0011-4674-2025-000001 | Orbaitzeta | Aezkoako uraren goi-hornidura digitalizatzea | 26,78 | 5,00 | 5,00 | 4,00 | 40,78 | 208.687,20 |
0011-4674-2025-000002 | Zangoza | Proiektua, edateko uraren banaketa-sarea sektorizatzeko eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Zangozako udalerrian (Nafarroa). | 42,86 | 10,00 | 10,00 | 8,00 | 70,86 | 320.805,84 |
0011-4674-2025-000003 | Martzilla | Kontagailu digitalen sistema oso bat instalatzea, kontsumoak kontrolatzeko eta sarean izaten ahal diren ur-galerak minimizatzeko. | 43,51 | 7,00 | 10,00 | 8,00 | 68,51 | 198.530,39 |
0011-4674-2025-000004 | Etxarri Aranatz | Proiektua, hornidura-sistema digitalizatzeko eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Etxarri Aranazko udalerrian (Nafarroa). | 42,99 | 10,00 | 10,00 | 8,00 | 70,99 | 329.174,84 |
0011-4674-2025-000005 | Cadreita | Kontsumoen, presioen eta ihesen detekzioaren kontrola digitalizatzea. | 41,99 | 8,00 | 10,00 | 8,00 | 67,99 | 204.331,90 |
0011-4674-2025-000006 | Larraga | Larragan (Nafarroa) ura banatzeko sarea digitalizatzea eta sektorizatzea. | 40,00 | 5,00 | 10,00 | 8,00 | 63,00 | 553.620,76 |
0011-4674-2025-000007 | Etxalar | Proiektua, telekudeaketa ezartzeko, sektorizaziorako eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Etxalarko udalerrian (Nafarroa). | 46,50 | 10,00 | 10,00 | 6,00 | 72,50 | 177.931,01 |
0011-4674-2025-000008 | Erromantzatua | Uraren ziklo osoa digitalizatzea Erromantzatuan. | 35,89 | 4,00 | 0,00 | 4,00 | 43,89 | 90.485,00 |
0011-4674-2025-000009 | Atetz | Atezko uraren goi-hornidura digitalizatzea. | 25,83 | 5,00 | 5,00 | 4,00 | 39,83 | 189.068,98 |
0011-4674-2025-000010 | Cabanillas | Proiektua, edateko uraren banaketa-sarea sektorizatzeko eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Cabanillasko udalerrian (Nafarroa). | 43,61 | 10,00 | 10,00 | 6,00 | 69,61 | 236.656,20 |
0011-4674-2025-000011 | Sakana | Proiektua, edateko uraren banaketa-sarea sektorizatzeko eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Sakanako Mankomunitatean (Nafarroa). | 38,54 | 10,00 | 10,00 | 10,00 | 68,54 | 333.331,23 |
0011-4674-2025-000012 | Baztan | Proiektua, telekudeaketa ezartzeko, ur-kontagailu adimendunak jartzeko eta sektorizaziorako Baztango udalerrian (Nafarroa). | 35,91 | 10,00 | 10,00 | 8,00 | 63,91 | 332.796,47 |
0011-4674-2025-000013 | Altsasu | Edateko uraren hornidura-sarea digitalizatzea Altsasun. | 32,00 | 7,00 | 0,00 | 10,00 | 49,00 | 105.820,00 |
0011-4674-2025-000014 | Ertzillako Partzuergoa | Ertzillako Partzuergoko goi-horniduraren telekudeaketa hobetzeko proiektua. | 28,56 | 10,00 | 10,00 | 6,00 | 54,56 | 73.089,28 |
0011-4674-2025-000015 | Urzainki | Ur-kontagailu adimendunak instalatzea Urzainkin. | 34,44 | 3,00 | 0,00 | 2,00 | 39,44 | 73.094,00 |
0011-4674-2025-000016 | Ameskoabarrena | Bi jarduketa: –San Martin Ameskoan (Nafarroa) hornidura-sarea berritzea (1. fasea). –Uraren telekontrolerako sistema eguneratzea. | 30,29 | 8,00 | 0,00 | 6,00 | 44,29 | 152.717,62 |
III. ERANSKINA.–EMANEN DIREN LAGUNTZAK
ESPED. ZK. | ENTITATEA | INBERTSIOA | EMAN BEHARREKO DIRULAGUNTZA | 2025 | 2026 |
0011-4674-2025-000007 | Etxalar | Proiektua, telekudeaketa ezartzeko, sektorizaziorako eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Etxalarko udalerrian (Nafarroa) | 160.137,91 | 160.137,91 | 0,00 |
0011-4674-2025-000004 | Etxarri Aranatz | Proiektua, hornidura-sistema digitalizatzeko eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Etxarri Aranazko udalerrian (Nafarroa) | 296.257,36 | 296.257,36 | 0,00 |
0011-4674-2025-000002 | Zangoza | Proiektua, edateko uraren banaketa-sarea sektorizatzeko eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Zangozako udalerrian (Nafarroa) | 288.725,26 | 288.725,26 | 0,00 |
0011-4674-2025-000010 | Cabanillas | Proiektua, edateko uraren banaketa-sarea sektorizatzeko eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Cabanillasko udalerrian (Nafarroa) | 212.990,58 | 212.990,58 | 0,00 |
0011-4674-2025-000011 | Sakana | Proiektua, edateko uraren banaketa-sarea sektorizatzeko eta etxeetan teleirakurketa duten kontagailuak jartzeko Sakanako Mankomunitatean (Nafarroa) | 299.998,11 | 299.998,11 | 0,00 |
0011-4674-2025-000003 | Martzilla | Kontagailu digitalen sistema oso bat instalatzea, kontsumoak kontrolatzeko eta sarean izaten ahal diren ur-galerak minimizatzeko | 178.677,35 | 178.677,35 | 0,00 |
0011-4674-2025-000005 | Cadreita | Kontsumoen, presioen eta ihesen detekzioaren kontrola digitalizatzea. | 183.898,71 | 183.898,71 | 0,00 |
0011-4674-2025-000012 | Baztan | Proiektua, telekudeaketa ezartzeko, ur-kontagailu adimendunak jartzeko eta sektorizaziorako Baztango udalerrian (Nafarroa) (1) | 225.514,72 | 225.513,72 | 1,00 |
| | | 1.846.200,00 | 1.846.199,00 | 1,00 |
(1) 225.514,72 euroko mugarekin, laguntzak aurrekontuaren 1.846.200,00 euroko gehieneko zenbatekora doitzeko. |
III. ERANSKINA.–DEIALDIAREN MUGA GAINDITZEAGATIK EZETSI DIREN ESKAERAK
ESPED. ZK. | ENTITATEA | INBERTSIOA | ERRESERBAN GERATU DEN DIRULAGUNTZA |
0011-4674-2025-000012 | Baztan | Proiektua, telekudeaketa ezartzeko, ur-kontagailu adimendunak jartzeko eta sektorizaziorako Baztango udalerrian (Nafarroa) (*) | 74.002,10 |
0011-4674-2025-000006 | Larraga | Larragan (Nafarroa) ura banatzeko sarea digitalizatzea eta sektorizatzea (**) | 300.000,00 |
0011-4674-2025-000014 | Ertzillako Partzuergoa | Ertzillako Partzuergoko goi-horniduraren telekudeaketa hobetzeko proiektua | 65.780,35 |
0011-4674-2025-000013 | Altsasu | Edateko uraren hornidura-sarea digitalizatzea Altsasun | 95.238,00 |
0011-4674-2025-000016 | Ameskoabarrena | Bi jarduera:-San Martin Ameskoan (Nafarroa) hornidura-sarea berritzea (1. fasea) - Uraren telekontrolerako sistema eguneratzea. | 137.445,86 |
0011-4674-2025-000008 | Erromantzatua | Uraren ziklo osoa digitalizatzea Erromantzatuan. | 81.436,50 |
0011-4674-2025-000001 | Orbaitzeta | Aezkoako uraren goi-hornidura digitalizatzea | 187.818,48 |
0011-4674-2025-000009 | Atetz | Atezko uraren goi-hornidura digitalizatzea | 170.162,08 |
0011-4674-2025-000015 | Urzainki | Ur-kontagailu adimendunak instalatzea Urzainkin | 65.784,60 |
(*) 74.002,10 euroko mugarekin, %90eko finantzaketa-mugara iristeko. (**) 300.000 euroko zenbatekora mugatuta, 7. oinarriaren arabera. |
Iragarkiaren kodea: F2511758