2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Alkateordeak izendatzea
Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2025eko irailaren 8ko ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Aurrekariak:
Udalbatza 2023ko ekainaren 17an eratu zen 2023-2027 legealdirako; ondotik, 2025eko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, alkateordeak izendatzeko Alkatetzaren ebazpenaren berri eman zen (2023ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 21ekoa).
Edorta Beltzunegi Lopez zinegotziak kargua utzi zuen 2025eko ekainaren 30ean, eta María Teresa Ayarra Elia zinegotziak hartu zuen kargua 2025eko abuztuaren 14an; hartara, bidezkoa da beste izendapen batzuk egitea.
Zuzenbideko oinarriak:
Bat etorriz ezarririk dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan (Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41.3 eta 46.1 artikuluetan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Honako hauek alkateorde izendatzea:
Lehen alkateordea, Ibai Garjon Ibarra (EH Bildu).
Bigarren alkateordea, Laura Aznar Merlo (EH Bildu).
Hirugarren alkateordea, Isabel Etxeberria Lakuntza (EH Bildu).
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari.
Uharten, 2025eko irailaren 8an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2511767