2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Deialdia iragartzen da, bete daitezen udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta 3/1995 Erregelamendua, ekainaren 7koa, Bake Epaileei buruzkoa.
Beiren, 2025eko irailaren 9an.–Alkate udalburua, María Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2511802