1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Aiegiko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko ekainaren 10ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02264.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200102264
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra:
Erregistrokoa: Aiegi eta Iratxeko 1381 zenbakiko finka.
Erregistro kode bakarra: 31008000239710.
Deskribapena: Hiri finka: Jatetxe eta kafetegi gisa erabili den eraikina, erantsitako lursailarekin. Gaur egun, Iratxeko Prado etorbideko lau zenbakia dagokio; Aiegin dago, Iratxeko turismo-guneko kirol-eremuaren barruan. Sotoa eta lehen solairua ditu; sotoak mila eta hogeita hamasei metro eta laurogeita lau dezimetro karratuko azalera eraikia du eta bederatziehun eta hirurogeita hamabi metro eta hogeita hamasei dezimetro karratuko azalera erabilgarria, eta honela banatzen da: Club Piper’s, komunak, egongela, sukaldea eta biltegia; lehenengo solairuak mila eta berrogeita hamabi metro eta berrogeita hamasei dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta mila eta zortzi metro eta hirurogeita hamabost dezimetro karratuko azalera erabilgarria, honela banatuta: terrazak, erretegia, kafetegia, jatetxea eta komunak. Eraikinaren ekialdean, eraiki gabeko lursail erantsi bat dago, seiehun eta berrogeita bat metro eta laurogeita bi dezimetro karratukoa. Finka bakarra osatzen du, mila seiehun eta laurogeita hamalau metro eta hogeita hemezortzi dezimetro karratukoa. Mugak: aurrean edo hegoaldean, non sarrera nagusia baitago, errepide pribatua, Residencia de Irache hoteletik bereizten duena; sartu eta eskuinaldera, edo ekialdean, Iratxeko kanpin pribatua, non sarbidea baitu jendearentzat eta ibilgailuentzat; ezkerraldean edo mendebaldean, Promociones Turístico Deportivas SAren jabetzako kirol-eremuko terraza eta igerilekuak, zeinetara sarbidea baitu jendearentzat, bai eta horien gaineko argi-bisten zortasunak ere; eta atzealdean edo iparraldean, Iratxeko kanpin pribatua. Katastroko 1. poligonoko 878. lurzatiko 1. hiri azpiarearen 1., 2., 3., 4., 5. eta 7. hiri unitateak hartzen ditu. Bere aldeko bide-zortasunak eta argi-bistenak dauzka.
Katastrokoa: Aiegin, 1. poligonoko 878. lurzatia, 1. azpiarea, 1.etik 7.era arteko hiri-unitateak.
POL. | LURZ. | AZPIAREA | HIRI-UNITATEA | HERRIA | KALEA | ERABILERA | AZALERA m² |
Lurzatia | Unitatea |
1 | 878 | 1 | 1 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 4 | Jatetxea | 2.002,36 | 569,00 |
1 | 878 | 1 | 2 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 4 | Biltegia | 2.002,36 | 490,40 |
1 | 878 | 1 | 3 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 4 | Biltegia | 2.002,36 | 295,40 |
1 | 878 | 1 | 4 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 4 | Ataripea | 2.002,36 | 63,30 |
1 | 878 | 1 | 5 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 4 | Dantzalekua | 2.002,36 | 217,10 |
1 | 878 | 1 | 6 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 4 | Zoladura | 2.002,36 | 303,90 |
1 | 878 | 1 | 7 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 4 | Lorategia | 2.002,36 | 118,00 |
Ondasun higiezinen katastroko erreferentziak: 310000000002264042UE, 310000000002264043IR, 310000000002264044OT, 310000000002264045PY, 310000000002264046AU, 310000000002264047SI, 310000000002264048DO.
Aiegin, 1. poligonoko 936. lurzatia, 1. azpiarea, 7.etik 10.era arteko hiri-unitateak.
POL. | LURZ. | AZPIAREA | HIRI-UNITATEA | HERRIA | KALEA | ERABILERA | AZALERA m² |
Lurzatia | Unitatea |
1 | 936 | 1 | 7 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 6 | Dantzalekua | 6.537,86 | 5,20 |
1 | 936 | 1 | 8 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 6 | Biltegia | 6.537,86 | 3,00 |
1 | 936 | 1 | 9 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 6 | Jatetxea | 6.537,86 | 5,10 |
1 | 936 | 1 | 10 | Aiegi | Prado de Irache etorb. 6 | Ataripea | 6.537,86 | 3,20 |
Ondasun higiezinen katastroko erreferentziak: 310000000002264056KF, 310000000002264057LG, 310000000002264058BH, 310000000002264059ZJ.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko irailaren 9an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2511922