1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko hiru plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Bete beharrez xedatuta dagoena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari izateko hiru plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 4203/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, 2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 26koan), oposizioko kalifikazio epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du: Sonia Fuentetaja González andrea, igoera txandakoa, eta Sara Patricia Teruel Álvarez andrea eta Jon González Torralba jauna, txanda irekikoak. Izan ere, haiexek dira, deitutako plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen direnak.
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
Iruñean, 2025eko irailaren 10ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2511957