188. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea, ausentzia dela eta

Idazki honen bidez jakinarazten da Aitor Larraza Carrera jaunak, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak, 443 zenbakiko Dekretua eman duela 2025/09/8an, eta Mankomunitateko lehendakariorde Oihana Olaberria Jaka andreari eskuordetu dizkiola lehendakaritza-eginkizunak 2025eko irailaren 12tik 2025eko urriaren 1era.

Hori guztia argitara ematen da, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatutakoa betez, hargatik eragotzi gabe ebazpen horrek ematen den egunetik aurrera izango duen eraginkortasuna.

Lakuntzan, 2025eko irailaren 8an.– Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2511766