188. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2025eko uztailaren 3an egindako Batzorde Erabakitzaile arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoko langileen izen zerrenda aldatzea.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako plantilla Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2025eko irailaren 11n.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2512107