2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoarekin, deialdi hau iragartzen da, eskabideak aurkez daitezen Urraulbeitiko udal mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko.
Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskabideak aurkez daitezen udal bulegoetan.
Urraulbeitin, 2025eko irailaren 8an.–Alkateordea, Alkatetzaren eskuordetzaz, Francisco Javier Iriarte García.
Iragarkiaren kodea: L2511769