2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OKO
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Okoko Udalak, 2025eko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Okon, 2025eko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2511664