1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurumeneko goi mailako teknikarien plaza bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Bete beharrez xedatuta dagoena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurumeneko goi mailako teknikari izateko plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8. eta 9. oinarrietan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 4319/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, eta 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13koan), oposizioko kalifikazio epaimahaiak proposatu du María Ibáñez Vea andrea izendatzea, hura baita gainditu duten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duena.
Deialdiaren 8.1 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
Iruñean, 2025eko irailaren 8an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2511786