1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
50/2025 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide bat aldatzen duena.
Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osoko bilkura.
Manu hori baliatuz, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren maiatzaren 23ko 33/2024 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak.
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak bere ordezkaritzan aldaketak egiteko beharra adierazi duenez, kontseilu horretako kideen izendapena eguneratu behar da.
Horri buruz, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau ezartzen du 3. atalean:
"Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari izendatzen direnek kargua utziko dute kasuan kasuko departamentuaren titularrak kargua uzten duenean, edo departamentu baten antolaketan aldaketak egiteagatik titularrak ordeztea erabakitzen duenean. Enpresa erakundeek eta sindikatuek eta parte hartzen duten gainerako entitate eta erakundeek ordezkariaren izendapena alda dezakete, Kontseiluko idazkariari jakinarazi ondoren.
Aldaketaren proposamena egin daiteke izendapena egin zen bide bera erabiliz eta arrazoiak emanez. Nafarroako Estatistika Institutua zer departamenturi dagoen atxikita, horren titularraren foru aginduaren bidez onetsiko da".
Horiek horrela, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak proposamena egin duenez, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea honako hau:
–Eva Gurria Marco andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko ordezkaria.
2. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Estatistika Kontseiluko idazkariari eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko ordezkari izendatutakoari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Iruñean, 2025eko irailaren 4an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2511720