1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko irailaren 10ean hartua, Gerendiaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.
Gerendiaingo Kontzejuko batzarreko zenbait kidek uko egin diotenez karguari eta, ondorioz, kontzejuko kideak hiru baino gutxiago direnez, Nafarroako Gobernuak aipatu kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratu behar du, Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde Prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3.g) artikuluan xedatutakoaren arabera. Kudeaketa Batzordea osatuko dute karguan jarraitzen duten kideek, halakorik bada, eta Foru Komunitateko Administrazioak batzarreko kideen legezko kopurua osatzeko izendatzen dituenek; hondarreko horiek, hautagaiak aurkeztu dituzten alderdi, federazio, koalizio eta elkarteen ordezkariei entzunda, herrian erroturik dauden pertsona egokien artean aukeratuko ditu. Aukeratutakoek beren artean hautatuko dute batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Gerendiaingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzea. Honako hauek dira batzordeko kideak: Elena Tornero Recasens andrea, Martín Picabea Aguirre jauna, Mikel Beunza Urtasun jauna eta María Jesús Beunza Larequi andrea.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Gerendiaingo Kontzejuari jakinaraztea.
4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.
Iruñean, 2025eko irailaren 10ean.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F2511943