187. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko irailaren 10ean hartua, kargutik kentzen duena Xabier Miren Ollo Garde jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko ordezko kidea, eta Esteban Francisco Español Fernández jauna epaimahai horretako ordezko kide izendatzen duena.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 126.2. artikuluak xedatzen du Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiak bost kide izanen dituela, Nafarroako Gobernuak hautatuko dituenak higiezinen balorazioetan esperientzia profesionala duten pertsonen artean, eta haietako bat epaimahaiburu arituko dela.

Desjabetzeen Epaimahaiaren egungo osaera kontuan hartuta, beharrezkoa da hiri-higiezinen balorazioetan aditua den ordezko kide bat sartzea. Kide berri bat sartu denez, eta Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko kide izan daitezkeenen kopurua gehiegizkoa izan ez dadin, komeni da ordezko kide bat kargutik kentzea, landa-higiezinen balorazioetan aditua dena.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko buruak proposatu du Esteban Francisco Español Fernández arkitektoa ordezko kide izendatzea eta Xabier Miren Ollo Garde nekazaritzako ingeniari teknikoa kargutik kentzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Kargutik kentzea Xabier Miren Ollo Garde jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko ordezko kidea.

2. Esteban Francisco Español Fernández jauna Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko ordezko kide izendatzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2025eko irailaren 10ean.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.

Iragarkiaren kodea: F2511937