2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Borondatezko birpartzelazio proiektua, 2. industria sektoreko 1. exekuzio unitatean. Behin betiko onespena
Obanosko Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea borondatezko birpartzelazio proiektu bat, Obanosko planeamenduko 2. industria sektoreko 1. exekuzio unitaterako, Suescun Almacén de Sal SAk sustatua.
Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Obanosen, 2025eko irailaren 5ean.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2511719