187. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 689. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2025eko uztailaren 30ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 4. poligonoko 689. lurzatian. Talleres Arania SLk sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Altsasun, 2025eko abuztuaren 18an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2510988