187. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, 2025eko uztailaren 15ean argitaratutako behin betiko zerrenda baten aurka, zeinean honako hauetarako onartutakoak jaso baitziren: Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, funts publikoen bidez emandako irakaskuntzak egiteko, presentziazko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta, Nafarroako Foru Komunitatean baimendutako ikastetxe publiko, entitate eta ikastetxe pribatuetan, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketa Sistemako A, B eta C graduei dagokien prestakuntza ikasteko, presentziako modalitatean.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Mikel Alzueta Sagaseta jaunak eta Miguel Sola Rus jaunak errekurtsoak jarri dituztela aipatutako deialdietan onartutakoen behin betiko zerrendaren aurka, zeina argitaratu baitzen 2025eko uztailaren 15ean.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek erabili beharko dute Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa, alegazioak aurkezteko, edo eskatzeko gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien.

Iruñean, 2025eko irailaren 2an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2511561