1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko irailaren 3an hartua, Felicitas María Jimeno Sanz de Galdeano andrea Hiriberri Aezkoako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzen duena.
Iker Celay Reca jaunak, Hiriberri Aezkoako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak, uko egin dionez batzordeko kide izateari, eta batzordean kide bakarra dagoenez, batzordeko burua dena, ezinezkoa da kudeaketa batzorde horrek behar bezala jardutea.
Toki entitateetako kudeaketa batzordeen eraketa eta funtzionamendua arautzen dituen martxoaren 13ko 693/1981 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, honako honi, alegia: "Batzorde kudeaketako kide baten tokia hutsik geratzen bada, probintziako diputazioak izendatzen duenak ordeztuko du, batzordea izendatzeko izapide bera bete ondoren".
Kudeaketa batzordea izendatzeko izapidea Hauteskunde-araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan ezarritakoa izan zen; izan ere, urriaren 2ko 758/2023 Errege Dekretuaren bidez toki hauteskunde partzialak egiteko deialdia egin zen, apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagaitzarik aurkeztu ez zen udalerrietarako, eta deialdi berrian ere ez zen hautagaitzarik aurkeztu Hiriberri Aezkoako udalbatza osatzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Felicitas María Jimeno Sanz de Galdeano andrea Hiriberri Aezkoako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea, Iker Celay Reca jaunak uko egin baitio batzordeko kide izateari.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Hiriberriko Aezkoako Udalari jakinaraztea.
4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.
Iruñean, 2025eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2511618