187. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

186/2025 EBAZPENA, irailaren 3koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez beste baimen bat ematen baitzaio Cordovillako Adériz Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari.

Ikusirik "Civitas Navarra" hezkuntza elkarteak (IFKa: G71501670), Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Adériz ikastetxe pribatuaren titularrak (ikastetxe-kodea: 31015169; helbidea: Traselarre kalea 1, Cordovilla), beste baimen bat eskatu duela, Haur Hezkuntzako etapa gehitzeko eta baimendutako gehieneko edukiera handitzeko.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen ekainaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Ikusita Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Beste baimen bat ematea Cordovillako Adériz Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, Haur Hezkuntzako etapa gehitu eta baimendutako gehieneko edukiera aldatu delako. Baimenak 2025-2026 ikasturtearen hasieratik izanen ditu ondorioak.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko diren ikastetxearen datuak honako hauek dira:

–Ikastetxearen titularra: "Civitas Navarra" hezkuntza elkartea (IFKa: G71501670).

–Ikastetxearen kodea: 31015169.

–Izen generikoa: Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: Adériz.

–Helbidea: Traselarre kalea 1, 31191.

–Herria: Cordovilla.

–Udalerria: Galar zendea.

–Baimendutako irakaskuntzak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

–Baimendutako gehieneko osaera: Haur Hezkuntzako 6 unitate (gehienez 22 postu unitate bakoitzeko eta guztira 132 ikaspostu), Lehen Hezkuntzako 12 unitate (guztira 300 ikaspostu) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 8 unitate (guztira 240 ikaspostu).

3. Titularrari gogoraraztea altzariak eta ekipamendua jarduera hasi aurretik jarri behar dituela ikasgeletan eta ikastetxeko beste espazio batzuetan, eta irakaskuntza-jarduerak garatzen diren espazio guztiek eta liburutegiak informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako sarbidea izan beharko dutela, ikaspostuen kopuruari egokitutako kantitatean eta kalitatean, eta gaitasun desberdinak dituzten ikasleen ingurune digitaletarako irisgarritasuna bermatu beharko dela.

4. Titularrari ohartaraztea ezen, eskolaren konfigurazioan aldaketaren bat egiteko, horren ondorioz ebazpen honen 2. atalean ezarritako erregistro datuak eta instalazioak aldatzen badira, Hezkuntza Departamentuari horren berri eman beharko zaiola, bat etorriz uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezarritakoarekin (251/1992 Foru Dekretua, Nafarroan araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeak baimentzeko prozedura arautzen duena).

5. Adieraztea baimena iraungitzeko edo errebokatzeko, aipatutako foru dekretuaren IV. tituluan jasotako kasuetan eta bertan ezarritako prozedura jarraitzen ahalko dela.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta interesdunari jakinaraztea ezen haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura; Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura; Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura; eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko irailaren 3an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2511696