187. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1867/2025 EBAZPENA, 2025eko irailaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Elvira Jiménez García andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da Liburutegiko kudeaketari izateko (B maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 15ean emandako 901/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko OLko laguntzaile izateko 2 lanpostu (B maila) -lehen hala izena zuen Liburutegiko kudeaketariaren lanpostuak- barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 93 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an.

2025eko uztailaren 15ean, epaimahai kalifikatzaileak oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan.

Lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea egin ondoren, deialdiaren 8.4 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, hautaketa-prozesua gainditu zuen pertsonaren aldeko izendapen proposamena aurkeztu zion epaimahai kalifikatzaileak kudeatzaileari. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2025eko irailaren 1ean.

Aurreko guztia kontuan hartuta eta deialdiaren 9. oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da Elvira Jiménez García andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Liburutegiko kudeaketariaren lanposturako (B maila).

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Elvira Jiménez García andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Liburutegiko kudeaketari izateko (B maila), eta 882 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Liburutegiko Zerbitzuari atxikia (Arrosadiko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.

Hirugarrena.–Hutsik uztea 543 zenbakidun lanpostu hutsa, Liburutegiko Zerbitzuari atxikia, Tuterako campusekoa.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Kudeatzailetzari aditzera ematea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko irailaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2511705