187. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1866/2025 EBAZPENA, 2025eko irailaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Ana Pérez-Ilzarbe Serrano andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da Liburutegiko teknikari izateko (A maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2023ko urriaren 20ko 2240/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko OLko teknikari izateko 2 lanpostu (A mailakoak) -lehen hala izena zuen Liburutegiko teknikariaren lanpostuak- barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 229 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an.

2025eko uztailaren 18an, epaimahai kalifikatzaileak oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan.

Lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea egin ondoren, deialdiaren 8.4 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, hautaketa-prozesua gainditu zuen pertsonaren aldeko izendapen proposamena aurkeztu zion epaimahai kalifikatzaileak kudeatzaileari. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2025eko abuztuaren 25ean.

Aurreko guztia kontuan hartuta eta deialdiaren 9. oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da Ana Pérez-Ilzarbe Serrano andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Liburutegiko teknikari izateko (A maila).

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ana Pérez-Ilzarbe Serrano andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Liburutegiko teknikari izateko (A maila), eta 853 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Arrosadiko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.

Hirugarrena.–Hutsik uztea 854 zenbakidun lanpostu hutsa, Liburutegiko Zerbitzuari atxikia, Arrosadiko campusekoa.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Kudeatzailetzari aditzera ematea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko irailaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2511704