187. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7216/2025 EBAZPENA, irailaren 9koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Beatriz Varona Vadillo andrea, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendaritzako Familia Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuek (zehazki, 12. artikuluko ñ) letrak) eskumena esleitzen diote erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari izenda ditzan, bitarte baterako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak, betiere aurretik aldeko txostena emanik funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak. Aipatutako estatutuak ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta eman zaizkidan ahalmenekin bat (honako hauek eman dizkidate ahalmenak: otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua, zeinaren bidez zehazten baitira langileen arloko eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan, eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baitira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, Beatriz Varona Vadillo andrea, Familia Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 9an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2511939