1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
171/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduren espedientea, zazpi izangairi dagokienez. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 3an emandako 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren hautapen prozedura horiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozeduren esparruan, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez, honako kidego hauetan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa. Ebazpen hori 2022ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 27ko 188/2024 Ebazpenaren bidez, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozeduren esparruan, honako kidego hauetan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozeduren praktikaldia arautu zen, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 5ean eman 206/2024 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionarioak izendatu dira eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zaie Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduretan hautatutako izangaiei.
Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 24ko 266/2024 Ebazpenaren bidez, eranskineko zerrendan ageri zirenei baimena eman zitzaien praktikaldia 2025eko maiatzaren 31ra luzatzeko, bat etorriz praktikaldiko kalifikazio batzordeak egindako proposamenarekin eta espedientean bildu diren txostenekin.
Deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Era berean, hautatutako pertsonen zerrendak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora bidaliko dira, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako karrerako funtzionarioen tituluak eman ditzan. Hautatutako pertsonen izendapena praktikaldia egiten den ikasturteko abenduaren 31tik aurrerako ondorioekin eginen da, eta praktikaldia egiteko esleitzen zaizkien destinoetan jarraitu beharko dute karrerako funtzionario izendatzen diren ikasturteko abuztuaren 31ra arte.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 3. artikuluan adierazten denez, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioak esan nahi du ez dela inolako diskriminaziorik eginen, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, sexuagatik, eta, bereziki, amatasunaren ondorioz; era berean, arau beraren 8. artikuluan adierazten denez, emakumeei tratu kaltegarria ematea haurdunaldiarekin edo amatasunarekin zerikusia duen zerbaitegatik sexuagatiko diskriminazio zuzena da. Aurrekoarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak departamentu honi jakinarazitako irizpideari jarraikiz, haurdunaldiaren eta ondorengo erditzearen ondorioz legez ezarritako baimen eta lizentziak eskatzeagatik praktikaldia luzatu zaien izangaien izendapenak 2024ko abenduaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da "gai" deklaratzea praktikaldia gainditu duten pertsonak eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Egoki da, era berean, hautaturiko pertsonen zerrendak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.
Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren espedientea, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan sartzeko hautapen prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez. Horrez gain, praktikaldian "gai" deklaratzen dira I. eta II. eranskinetako zerrendetan agertzen diren pertsonak, eta funtzionario izendatzen dira.
2. Ebazpen honen I. eranskinean adierazten diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2025eko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, hala, karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.
3. Ebazpen honen II. eranskinean adierazten diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2024ko abenduaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak, bat etorriz Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.
4. Hautatutako pertsonen zerrendak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora bidaliko dira, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako karrerako funtzionarioen tituluak eman ditzan.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
6. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
7. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuari eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 28an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
I. ERANSKINA.–KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA
0590 - Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Biologia eta Geologia (gaztelaniaz).
TXANDA | IZENA | PUNTUAZIOA |
IREKIA | GOMEZ CHOZAS, ELISA | 9,1526 |
Frantsesa (gaztelaniaz).
TXANDA | IZENA | PUNTUAZIOA |
IREKIA | MOROS FERRER, PAULA | 7,5785 |
Geografia eta Historia (gaztelaniaz).
TXANDA | IZENA | PUNTUAZIOA |
IREKIA | OLCOZ OJER, MARTA | 7,6849 |
0593 - Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunak
Jazz Kontrabaxua (gaztelaniaz).
TXANDA | IZENA | PUNTUAZIOA |
IREKIA | SAN MIGUEL ALVAREZ, DANIEL IBAN | 8,7995 |
0595 - Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak
Ikus-entzunezko Baliabideak (gaztelaniaz).
TXANDA | IZENA | PUNTUAZIOA |
IREKIA | EGUARAS ALCANTARA, VERONICA | 7,8168 |
II. ERANSKINA.–KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA
0590 - Bigarren Hezkuntzako irakasleak
Gaztelania eta Literatura (euskaraz).
TXANDA | IZENA | PUNTUAZIOA |
IREKIA | GALAR ARIZTEGUI, SANDRA | 6,3485 |
Ingelesa (gaztelaniaz).
TXANDA | IZENA | PUNTUAZIOA |
IREKIA | DE CASTRO ASENSIO, MARIA | 7,8711 |
Iragarkiaren kodea: F2511492