1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
101/2025 FORU DEKRETUA, irailaren 10ekoa, kargutik kentzen duena Clara Flamarique Goñi andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Vianako Printzea Erakunde-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.
Hala xedatzen baitu bere 36.1 artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko ditu zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko irailaren hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Clara Flamarique Goñi andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Vianako Printzea Erakunde-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria, 2025eko irailaren 14tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko irailaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2511949