1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
7/2025 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariaren mendeko organoetako titularren ordezkoak, titularren karguak hutsik daudenean, titularrak kanpoan, edo gaixorik daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16. artikuluak 2. apartatuan ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, karguak hutsik daudenean, titularrak kanpoan daudenean, gaixorik daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan.
Era berean, artikulu horren 7. apartatuak ezartzen duenez, ordezkotza bidez ematen diren ebazpenetan eta egintzetan, inguruabar horren berri eman beharko da, eta zehaztuko da nor den organoaren titularra eta nor den titular horren ordezkotzan diharduen pertsona.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Izendatzea departamentuko zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoak, titularren karguak hutsik daudenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean, edo ezintasun pertsonalen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan. Horrenbestez:
a) Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren ordezkoak honakoak izanen dira:
1.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia.
2.–Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia.
b) Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren ordezkoak honakoak izanen dira:
1.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia.
2.–Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia.
c) Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia honako hauek ordeztuko dute:
1.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia.
2.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia.
d) Idazkari tekniko nagusia honako hauek ordeztuko dute:
1.–Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.
2.–Industriaren, Energiaren eta Meatzeen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
e) Europako Ekimenak Babesteko Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa Europako Proiektuen eta Ekonomia Zirkularraren Ataleko burua izanen da.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko irailaren 3an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2511695