1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
317E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Miguel Ángel Bruña Bejarano jauna, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoko burua, berak eskatu baitu.
Osasuneko kontseilariaren irailaren 25eko 306E/2024 Foru Aginduaren bidez, Miguel Angel Bruña Bejarano jauna Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoko buru izendatu zen bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Miguel Ángel Bruña Bejarano jauna, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko irailaren 4an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Jose M.ª Aierdi Fernández de Barrena (ordezko gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 19ko 15/2025 Foru Dekretuari jarraikiz).
Iragarkiaren kodea: F2511711