182. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1350/2025 EBAZPENA, 2025eko uztailaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen baita Álvaro Pérez Vallespín jauna, zerbitzuetako ofizial izateko (C maila), eta lanpostu bat esleitzen baitzaio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 12an emandako 898/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

Hautaprobak bukatu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta aditzera eman zizkion Giza Baliabideen Zerbitzuari.

Deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa betez, Álvaro Pérez Vallespín jaunaren aldeko izendapen proposamena aurkeztu zuen epaimahai kalifikatzaileak. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen.

Izangaiak deialdiaren 10. oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Aurreko guztia kontuan hartuta eta deialdiaren 11. oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da Álvaro Pérez Vallespín jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, zerbitzuetako ofizial izateko (C maila).

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Álvaro Pérez Vallespín jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea zerbitzuetako ofizial izateko, eta 835 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Unitateari atxikia (Tuterako campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, interesdunari jakinaraztea eta Kudeatzailetzari helaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2511543