1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2200/2025 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela izangaiak kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2570/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen gehienez ere berrogeita hamar plaza betetzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Martxoaren 8ko 961/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak kontratatzeko proposamena egin zuen. Kontratazio proposamenak deialdiaren web-fitxan argitaratu ziren 2024ko apirilaren 5ean eta abuztuaren 22an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1609/2024, azaroaren 6ko 4200/2024, otsailaren 10eko 401/2025 eta apirilaren 22ko 1118/2025 ebazpenen bidez, behar ziren kontratazioak egin ziren.
Plazak aukeratzeko azkeneko ekitaldian bi plaza esleitu gabe gelditu ziren.
Aurrekoa oinarri hartuta, eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko ekainaren 6an laugarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren izangaien aldekoa.
Izangaiek eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu dutenez, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, bidezkoa da kontratatzea eta destinoak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea honako izangai hauek kontrata daitezela suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuan aritzeko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa:
ARMENDARIZ GAINZA, IÑAKI
ANDRES GALAR, SANTI
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute, zeinak 2025eko urriaren 7tik aurrera izanen baititu ondorioak. Kontratua prest dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua eskuragarri jartzen denetik hamar eguneko epean sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | GIDABAIMENA |
Armendariz Gainza, Iñaki | 0009494 | Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua | SZ: Atal Operatiboa | Lan. partz. aldizkako lan kontr. finkoa | Eremu mistoa | Eremu mistoa | X |
Andres Galar, Santi | 0010503 | Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua | SZ: Atal Operatiboa | Lan. partz. aldizkako lan kontr. finkoa | Eremu mistoa | Eremu mistoa | X |
Iragarkiaren kodea: F2510559