182. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

179/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako espedientea, hots, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko prozeduraren gainekoa, Concepción Aguirre Martínez andreari dagokionez, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeari begira.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 18an emandako 302/2020 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozedura onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako. Ebazpen hori 2020ko 295. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 2ko 200/2024 Ebazpenaren bidez bete zen Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 12ko 2082/2024 Ebazpena. Hala, Concepción Aguirre Martínez andrea sartu zen kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera gainditutako izangaien zerrenda bakarretan, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduren barnean (zerrendak onetsi ziren Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 163/2022 Ebazpenaren bidez), eta sartu zen, orobat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 194/2022 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionario izendatu diren izangaien zerrendan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 169/2022 Ebazpenaren bidez, arautzen da Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozedurako praktikaldia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26koan.

Deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrendak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igorriko dira, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezkoa da Concepción Aguirre Martínez andrea "gai" deklaratzea praktikaldian, praktikaldia gainditu baitu, eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Bidezkoa da, orobat, izendapen hori Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirole Ministeriora igortzea, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.

Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren gainekoa, Concepción Aguirre Martínez andreari dagokionez.

2. Praktikaldian Concepción Aguirre Martínez andrea "gai" deklaratzea.

3. Concepción Aguirre Martínez andrea funtzionario izendatzearen ondorioak 2023ko irailaren 1etik aurrerakoak izanen dira.

Txanda: Irekia.

Kidegoa: Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Espezialitatea: Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa (gaztelaniaz).

Puntuazioa: 5,4812.

4. Concepción Aguirre Martínez andrearen hautapena Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igortzea, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Concepción Aguirre Martínez andreari jakinaraztea. Interesdunari adierazten zaio ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 28an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2511482