1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
178/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren gainekoa, Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreari dagokionez, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeari begira.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 26an emandako 8/2019 Ebazpenaren bidez, behar ziren hautapen prozedurak onetsi ziren, alde batetik, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta bestetik, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan. Ebazpen hori 2020ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ekoan.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 28ko 142/2024 Ebazpenaren bidez bete zen Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 24ko 1281/2024 Ebazpena. Hala, Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andrea sartu zen kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberako izangaien zerrenda bakarretan, ingelesaren espezialitatean (gaztelaniaz), Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan sartzeko hautapen prozeduren barnean (zerrendak onetsi ziren Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 181/2021 Ebazpenaren bidez), eta sartu zen, orobat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 198/2021 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionario izendatu diren izangaien zerrendan.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 20an emandako 196/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduretako praktikaldia arautu zen. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
Deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrenda Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora igorriko da, karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egiten den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.
Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andrea "gai" deklaratzea praktikaldietan, praktikaldia gainditu baitu, eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Bidezko da, orobat, izendapen hori Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.
Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren gainekoa, Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreari dagokionez.
2. Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andrea "gai" deklaratzea praktikaldietan.
3. Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andrea funtzionario izendatzearen ondorioak 2022ko irailaren 1etik aurrerakoak izanen dira.
Txanda: Irekia.
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
Espezialitatea: Ingelesa gaztelaniaz.
Puntuazioa: 4,7244.
4. Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andrearen hautapena Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora bidaltzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Evangelia Touzopoulou Arampatzoglouri jakinaraztea. Interesdunari adierazten zaio ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 28an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2511481