2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena
Lesakako Udalaren Osoko Bilkurak, 2025eko maiatzaren 29an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lesakako Udal Plana eraikitzeko udal ordenantzaren aldaketa, 114. artikuluaren edukiari dagokionez.
Erabaki hori jendaurrean jarri da hogeita hamar eguneko epean. Aurrez, Udalaren iragarki-taulan eta 2025eko ekainaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (120. zk.) ediktuak argitaratu ziren, eta ez da alegazio, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.
Ondorioz, ordenantza behin betiko onetsi da, eta dagozkion ondorioetarako osorik argitaratzeko agintzen da; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.
Behin betiko onespen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo auzi-jartzaileari zuzendua, hots, Udaleko osoko bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Salari edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Lesakan, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Onetsitako araudia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L2510723