182. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Hiri-jarduketako plan berezia, 1. poligonoko 824. lurzatian. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2025ko abuztuaren 25eko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketako plan berezia 1. poligonoko 824. lurzatian, Elgorriagako Udalak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Elgorriagan, 2025ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.

Hiri-jarduketako plan berezia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2511460