182. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 9. poligonoko 181. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalbatzak 2025eko uztailaren 22an egindako bilkuran behin betiko onetsi zuen 9. poligonoko 181. lurzatiaren barrutirako (Eztegara pasealekua 2) hiri-jarduketarako plan berezia. Ainhoa Elgorriaga Tombo da sustatzailea.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onetsitako testu arauemailea argitaratzen dira.

Beran, 2025eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2510737