182. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-langilearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Deialdi bat egin zen gizarte-langilearen bi lanpostu betetzeko (B maila), oposizio murriztua eginez Azkoien Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen artean. Hala, bat etorriz deialdiaren oinarriekin, 2025eko abuztuaren 1ean kalifikazio-epaimahaia eratu zen, eta oposizioko probak egin ziren onartutako izangaiekin.

Kalifikazio-epaimahaiak, aho batez, erabaki zuen izendapen proposamena egitea puntuazio handiena eskuratu zuten bi izangaien alde.

Horrenbestez, deialdiaren zortzigarren oinarriari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da Ana Resano Egearen eta Berta Marco Osésen izendapena, B mailako gizarte langilearen lanpostuan jardun dezaten Azkoien Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura.

Era berean, izendatuei jakinarazten zaie bi lanpostuez jabetu beharko dutela hogeita hamar egun balioduneko epean, izendapen hau argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2025eko irailaren 8an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2511853