2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gidarien hiru lanpostu, lan-kontratudun finkoen araubidean jardun dezaten Hondakinen Atalean. Izendapena
Mankomunitateko Burutzaren 2025eko otsailaren 17ko 2025-0021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gidariaren hiru lanpostu, D mailakoak, lan-kontratudun finkoen araubidean, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalean jarduteko (2025eko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa).
Mairagako Mankomunitateko buruak, 2025eko uztailaren 14ko 2025-0068 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Daniel Zuazu Osés, José Fermín Zudaire Cunchillos eta Óscar Osés Rodríguez izendatzeko proposamena, haiek izan baitziren puntuaziorik handienak eskuratu zituzten izangaiak. Ebazpen hori 2025eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an.
Hautapen-prozesua buruturik, eta proposatutako izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu dituztela, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2025eko abuztuaren 29ko 2025/0076 Ebazpenaren bidez, Mairagako Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko izendatu ditu Daniel Zuazu Osés, José Fermín Zudaire Cunchillos eta Óscar Osés Rodríguez, D mailako gidariaren lanpostuan jardun dezaten Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalean.
Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaienetik zenbatzen hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badute (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Mairagako Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko izateko.
Tafallan, 2025eko abuztuaren 29an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2511503