182. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, hiru garbitzaile lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, deialdi bat argitaratu zen hiru garbitzaile lanpostu oposizio lehiaketa bidez betetzeko. Bat etorriz oposizio-lehiaketa horretako probak kalifikatzeko epaimahaiak igorritako proposamenarekin, Azkoiengo Udalak, 2025-0672 Dekretuaren bidez, erabaki zuen honako hauek izendatzea, haiek izan baitziren puntuazio handienak eskuratu zituzten izangaiak: Yolanda Muñoz Campo (plantilla organikoko 6-15 plaza), Evangelina Orduña Osés (plantilla organikoko 6-18 plaza) eta Antonio Fernández López (plantilla organikoko 6-17 plaza). Izendatutako izangaiek 2025eko irailaren 1ean jabetu beharko dute plazaz.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2025eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2511524