2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, hiri kontserbazioko mantentze-lanetako arduradunaren 2 lanpostu barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko. Izendapena
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2025eko irailaren 3an:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2024ko azaroaren 27ko ebazpenaren bidez hiri kontserbazioko mantentze-lanetako arduradunaren 2 lanpostu barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen, eta 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu zen.
Giza Baliabideetako zuzendariaren 2025eko martxoaren 20ko ebazpenaren bidez onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta 2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koan, argitaratu zen.
Behin prozesua amaituta eta kalifikazio-epaimahaiak aktak eta deialdiaren 7. oinarrian jasotako proba gainditu duten izangaien zerrenda igorri ondoren, egokia da oposizioa gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duten izangaien aldeko izendapena egitea.
Horiek horrela, honako hau EBATZI DUT:
1. Gilberto Aguas Orta izendatzea Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Mantentze-lanetako eta Hiri Kontserbazioko arduradunaren lanpostua betetzeko (1-307200-9 plaza-zk.). Izendatutako izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena jaso eta hortik aitzina.
2. José Daniel Gorriz de Miguel izendatzea Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Mantentze-lanetako eta Hiri Kontserbazioko arduradunaren lanpostua betetzeko (1-307200-10 plaza-zk.). Izendatutako izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena jaso eta hortik aitzina.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es, argitaratzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko irailaren 3an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2511748