182. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Arte eta Lanbideetako irakaslearen 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko irailaren 2an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Arte eta Lanbideetako irakaslearen 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2024ko azaroaren 25ean, eta 2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera. Hori horrela, EBATZI DUT:

Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, Arte eta Lanbideetako irakasle aritzeko lanposturako. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

UHALDE LÓPEZ, JON

1-201100-5

FUNTZIONARIOA

1. Izendatutakoak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hortik aitzina.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko irailaren 2an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2511606