2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, zerbitzu anitzetako / kale-garbiketako enplegatuaren bi lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapenak
Kalifikazio-epaimahaiak deialdi honetako oposizio-lehiaketa baloratzen amaitu du: deialdia, zerbitzu anitzetako / kale-garbiketako bi lanpostu betetzeko, lan-araubideko kontratuaren bidez (2025eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 20an).
Prozesua amaituta, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, puntuazio handiena lortu duten pertsonak izendatu behar dira, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren eta deialdi honetako oinarriak betez.
Alkatetzaren irailaren 2ko 2025/0950 Ebazpenaren bidez,
EBATZI DA:
1. Jarraian aipatzen diren pertsonak izendatzea Uharteko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, eta adjudikatzea adierazitako lanpostu hutsak, plantilla organikokoak:
–40.15 plaza: zerbitzu anitzetako / kale-garbiketako langilea:
Xoan Agustín Gómez Calvo.
–40.21 plaza: zerbitzu anitzetako / kale-garbiketako langilea:
Adriana Ospina López.
2. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2025eko urriaren 1ean jabetu beharko dutela lanpostuez.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2025eko irailaren 3an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2511630