182. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AMESKOABARRENA

Deialdia, bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. Izendapen-proposamena

Ameskoabarrengo Udaleko administrari-ofiziala izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia 2025eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an; haren zazpigarren oinarrian xedatuari jarraikiz, kalifikazio-epaimahaiak María Carmen Andueza Murguialday izendatzeko proposamen egin du. Horrek 30 egun natural ditu, jakinarazpen hau egiten denetik hasita, deialdiaren 2. oinarrian zehazturiko dokumentazioa aurkezteko.

Ameskoabarrenean, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2511545