182. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

169E/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 25ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baitu José Antonio Sueiro Tejada jauna, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Lehen Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Antonio Sueiro Tejada jauna, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 14an izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira, Kontsumo Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 25ean.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2511569