2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXALAR
Akats zuzenketa, garbitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 28an, argitaratu zen garbitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarki horretan akats hau dagoela antzeman da:
II. Eranskinean (administrazioko gaiak), honela dioen tokian:
4.–Etxalarko geografia. Berako mugak. Etxalarko kaleak, auzoak, alderdiak eta eraikin bereziak.
Honela behar du:
4.–Etxalarko geografia. Etxalarko mugak. Etxalarko kaleak, auzoak, alderdiak eta eraikin bereziak.
Etxalarren, 2025eko irailaren 1ean.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2511559