2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Deialdia, bete daitezen polizia agentearen hiru plaza, oposizioaren bidez, destinoa Udaltzaingoan dutenak
Alkatetzaren 880/20225 Ebazpena, irailaren 2koa.
Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko martxoaren 21eko bilkuran hartutako erabaki baten bidez (argitaratu zen 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean), onetsi ziren deialdi honen oinarriak: deialdia, bete daitezen polizia agentearen hiru plaza, oposizioaren bidez, destinoa Lizarrako Udaltzaingoan dutenak.
Deialdiaren 1. deialdian aurreikusten da bertako plaza kopurua handitzea, eta plaza kopurua handitu behar da hautapen-prozesua egin bitartean, eta, betiere, plaza hutsak hautatzeko egintzaren aurretik, jarraikiz 8.2 oinarriari.
Berehala hasiko da ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolan, irailaren 19an, eta oraindik ez dira bukatu deialdiko probak, baina, betiere, plaza hutsak hautatzeko egintzaren aurretik. Hala, egiaztatu da 7.14 plaza hutsik dagoela. Hortaz, deialdian aurreikusitakoarekin bat, plaza kopurua handitu egin behar da (deialdiaren 1. oinarrian aipatzen da plaza kopuruaren handitzea).
Horrenbestez, onetsitako deialdiaren oinarriak betez, eta erabiliz Alkatetza honi emandako eskudantziak, babes harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legea, arautzen dituena Toki Araubidearen Oinarriak, EBAZTEN DUT:
Lehena.–Berreskuratzea, soil-soilik ebazpen honen ondorioetarako, Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumena, hain zuzen ere, Alkatetzaren uztailaren 3ko 381/2023 Ebazpenaren bidez haren esku utzitakoa (2023ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 24koa).
Bigarrena.–Plaza kopurua handitzea, honako honetan: deialdia, bete daitezen polizia agentearen hiru plaza, oposizioaren bidez, destinoa Lizarrako Udaltzaingoan dutenak. Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki baten bidez onetsi zen deialdia (2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 10ekoa).
Hirugarrena.–Horrenbestez, hasierako deialdiko hiru plazei (behar bezala daude identifikaturik deialdian) gehitzen zaio polizia agentearen beste plaza bat, 7.14 zenbakia duena plantilla organikoan, eta honako ezaugarri hauek dituena:
–Kodea 7.14.
–Lanpostuaren izena: polizia agentea.
–Zenbakia: 1.
–Maila: C.
–Araubide juridikoa: funtzionarioak.
–Sarbidea: oposizioa.
–Lanpostuko osagarria: %21,70.
–Berariazko osagarria: %45.
Aipatutako plaza txanda irekiari esleitzen zaio, deialdiaren 1. oinarriarekin bat, eta aplikatuz, orobat, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
Laugarrena.–Erabaki hau igortzea kalifikazio-epaimahaiari, prozeduran aurrera egin dezan, eta argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere eta erabakiaren berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran. Halaber, dagokion espedientean sartzea.
Lizarran, 2025eko irailaren 2an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2511578